Gabriel's Message or The Angel Gabriel — Lyrics

Basque English Sacred Christmas Folk songs Staff notation

Full Lyrics

Birjina gaztetto bat zegoen Kreazale Jaonaren othoitzen, Nuiz et'aingürü bat lehiatü Beitzen zelütik jaitxi Mintzatzera haren. Aingüria sartzen, diolarik: «Agur, graziaz zira betherik, Jaona da zurekin, benedikatü Zira eta haitatü Emazten gañetik». Maria ordian dülüratü, Eta bere beithan gogaratü Zeren zian uste gabe ebtzüten Hura agur erraiten. Hanbat zen lotsatü. «Etzitela, ez, lotsa, Maria; Jinkoatan bathü'zü grazia: Zük düzü sabelian ernatüren, Eta haor bat sorthüren Jesüs datiana». Harek, dülüratürik, harzara: «Bena nula izan daite hola, Eztüdanaz gizunik ezagützen, Ez eta ezagütüren Batere seküla?». «Ezpiritü saintiak huntia Izanen düzü hori, Maria». Zü zirateke, ber ordian, ama Bai et'ere birjina, Mündian bakhoitza. Mariak arrapostü ordian: «Hao naizü Jinkoren zerbütxian, Zük errana nitan biz konplitü». Jaona aragitü Haren sabelian. O Jinkoaren ama saintia, Bekhatügilen ürgaitzarria, Zük gitzatzü lagünt, bai Jinkoaren, Baita berthütiaren Bihotzez maithatzen.

Download the sheet music

Gabriel's Message or The Angel Gabriel

Gabriel's Message or The Angel Gabriel

Staff
Basque, English
1 page
0 Downloads
Sacred Christmas Folk songs
0 0

More lyrics you may want