Full Lyrics
Eguzkia mendien ostetik
egunez egun niregana
etortzen den bezala,
halaxe etortzen naiz ni
egunero zure baitara.
Elkarrekin gaudela,
askotan lortzen dut
zure gorputz ederra ukitzea,
baina gutxitan, oso gutxitan,
zure bihotza hunkitzea.
Eguzkiak bere izpi eztiez
Lurbira osoko bazterrak
laztantzen dituen antzera,
nik ere biziki maite dut
zure zentzumenak laztantzea.
Eguzkitik eguzkira nabilkizu inguruan,
inoiz hor bertan, zure aldamenean,
eta inoiz bestela bezala, ia oharkabean,
baina beti zuri bizia gozarazi nahian.
Zerbait ospatzeko duzunean
dantzara ateratzen zaitut;
ta triste zaudenean,
inork jakin ez dezan,
nire altzoan biltzen zaitut.
Honaino iritsita,
natorkizu aldarrika,
aitor dezagun garrasika
ezin banatuzko maitaleak garela
zu eta ni, musika.